Hasi da Azpeitiko dendarien Stock Azoka

Maialen Etxaniz 2022ko irailaren 17a

Atzo 16:00etan ireki zituzten Bertan merkatarien elkartearen Stock Azokako postuak, eta asko izan ziren lehen orduan pagotxik onenen bila joan ziren herritarrak. Gaur ere zabalduko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hasi da Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak antolatutako udaberri-uda denboraldiko produktuen Stock Azoka. Atzo arratsaldeko 16:00etan ireki zituzten postuak, eta asko izan ziren lehen orduan pagotxik onenen bila joan ziren herritarrak.

Guztira, 43 saltokik parte hartu dute aurtengo azokan, eta horiek denboraldiz kanpoko produktuak jarri dituzte salgai. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza da, eta hamabi dendetako produktuak jarri dituzte bertan. Horiez gain, beste 31 dendek jarri  dute postua, gehienak saltokien atarian. 

Egitasmoaren barruan, hainbat animazio ekintza antolatu ditu Bertanek. Gaur eguerdian Antxieta musika eskolako ikasleeen emanaldiak girotuko du azoka, eta arratsaldean Iagomagoren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Gaur arratsaldeko 20:00etan bukatuko da Bertan merkatari elkarteak antolatutako Stock Azoka. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide