Herniora irteera egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean

Ihintza Elustondo 2022ko irailaren 13a

Abuztuko etenaldiaren ostean, berriro bueltan dira Azpeitiko Lagun Onak MBren mendi irteerak. Igandean Herniora joango dira haurrak, gaztetxoak nahiz helduak.

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak Herniora ibilaldia antolatu du datorren iganderako, irailak 18, haurrei, gaztetxoei eta helduei zuzenduta. 09:00etan jarri dute hitzordua anbulatorioaren aurrean: batzuk oinez abiatuko dira handik, eta besteak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko. Denak autobusez itzuliko dira, eta ibilgailu hori 17:00etan abiatuko da Errezildik. Ibilaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunearen bitartez izena ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide