Bi kontzertu entzuteko aukera izango da larunbatean, irailak 10, Sanagustin kulturgunean. Alde batetik, Viva Belgrado taldea igoko da agertokira. Cordobako (Espainia) taldeak bigarren aldia du denbora laburrean Azpeitian jotzen duena; izan ere, joan zen irailean Bellavista diskoa aurkezten izan ziren andaluziarrak Sanagustinen. Bestetik, Bananas taldea ariko da kulturgunean. Iaz atera zuen taldeak Garun Ta Eztarri deituriko diskoa, eta lan horretako abestiak zein beste hainbat joko ditu boskoteak agertokian. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, 15,50 euroren truke.