Azpeitiko Gaztetxearen XVII. urtemuga festa giroan borobildu dute

Nerea Uranga 2022ko uztailaren 17a

Atzo, zapatua, ospatu zuten Azpeitiko Gaztetxearen XVII. urtemuga. Goizean baltsa jaitsieran gosea eginda, ehunka lagun bildu ziren Gaztetxean bazkaltzeko. Segidan, kalerik kale ibili ziren Skapaie elektrotxarangaren musikarekin dantzan.

Atzo eguerdi artean baltsa jaitsierarekin freskatu ederra hartu ostean, Gaztetxean elkartu ziren ehunka lagun Gaztetxearen XVII. urteurrena ospatzeko. Bazkaldu ondoren, kalera atera ziren, eta bildutako guztiek argazkia atera zuten herriko plazan. Segidan, festa giroan dantzan ibiltzeko aukera izan zuten gazteek Skapaie elektrotxarangarekin. Alde Zaharreko kaleetan ibili ziren. Urtemugako ekitaldiak kontzertuekin bukatu zituzten. 22:00etatik aurrera, TOC, Mehatxuka, Tiratxinas eta Dj Atenenas igo ziren Gaztetxeko agertokira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide