Beñat Zubillaga idazle azpeitiarrak Libre liburuaren aurkezpena egingo du ostiralean Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. 18:00etan hasita, Dapa ikus-entzunezko sortako pieza bat emango dute aurrena, Zubillaga protagonista duena, eta ondoren, idazleak ondu duen lanaz solasaldia eskainiko du.
Azpeitiarrak duela bizpahiru urte kaleratu zuen lehen lana, Todo comienza con un te quiero hain zuzen, eta bigarrena, Libre, aurreko urtean. Honako lotura honetan irakur daiteke Anartz Izagirre kazetariak joan zen irailean Zubillagari egindako elkarrizketa.