Egurra eta buztina lantzeko tailerrak egingo dituzte asteburuan, Azpeitiko Ekoetxean

Kris Fernandez 2022ko uztailaren 5a

Larunbateko eta igandeko saioak 11:00etatik 13:00etara izango dira, Ekoetxean bertan, eta guztiz doakoak izango dira.

Bi tailer berri prestatu ditu Azpeitiko Ekoetxeak asteburu honetarako. Taila egurreantailerra egingo dute larunbatean, uztailak 9, eta Buztinarekin sortzentailerra, berriz, igandean, uztailak 10, izango da. Taila egurrean tailerra zortzi urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta parte hartzen dutenek egurrezko giltzatakoak egiten ikasiko dute. Interesatuek uztailaren 7, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta.

Igandean, berriz, Buztinarekin sortzen tailerra egingo dute, eta familia osoek parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan parte hartzen dutenek buztinezko ontziak sortuko dituzte. Parte hartu nahi dutenen uztailaren 8, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta.

Bi saioak 11.00etatik 13:00etara izango dira, Ekoetxean bertan, eta guztiz doakoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide