Gazteek deskontuarekin erosi ahal izango dituzte Zestoako Antzerki Asterako sarrerak

Julene Frantzesena 2022ko ekainaren 16a

14 eta 25 urte bitarteko gazteek hiru eurotan eskuratu ahal izango dituzte emanaldietarako sarrerak. Horiek Zestoako Turismo Bulegoan nahiz Entradium webgunean erosi ahal izango dira. Ekainaren 24an hasiko da aurtengo Antzerki Astea, eta zortzi antzezlan zein hitzaldi bat izango dira.

Astebete baino ez da falta Zestoako Antzerki Astea hasteko, eta haren antolatzaileek kanpaina berezia jarri dute martxan. Hain zuzen ere, 14 eta 25 urte bitarteko gazteek hiru eurotan eskuratu ahal izango dituzte emanaldietarako sarrerak, Ordu Gaztea egitasmoa tarteko –helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte, eta umeek, berriz, hiru euro–.

Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoak nahiz Entradium webgunean eskuratuahal izango dira. Gainera, gaur iluntzean, antzerki astearen antolatzaileak Zestoako Erdikalean ariko dira informazioa ematen eta sarrerak saltzen.

Bestalde, astearen antolatzaileek azaldu dutenez, emanaldi batzuetarako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Horregatik, sarrerak erosteko azken unera arte ez itxaroteko eskatu diote herritarrei.

Ekainaren 24an hasiko da aurtengo Antzerki Astea, eta zortzi antzezlan zein hitzaldi bat izango dira. Honako lotura honetan ikus daiteke egitarau osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide