Urte asko dira Azpeitian liburu dendarik ez dagoela. Hutsune hori betetzeko xedez, Kulturaz kooperatiba liburu denda irekitzea aztertzen ari da. Gaiaren inguruan interesa izan dezaketen herritar guztiak gonbidatuta daude bihar, ekainak 8, 19:00etan Sanagustin kulturgunean egingo den bilera irekira.