Itsasi euskal kultur taldeak ikasturte amaierako jaialdia eskaini du Sanagustinen

Anartz Izagirre 2022ko ekainaren 4a

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek eskaini dute emanaldia, 12:00etan hasita. Hainbat herritar joan da saioa ikustera.

Ekainean sartzearekin batera, gerturatzen ari da ikasturte amaiera, eta Itsasi euskal kultur taldeko ikasleek azken hilabeteetan ikasitakoa erakusteko abagunea izan dute gaur, zapatua, Sanagustin kulturgunean. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek hainbat dantza egin dituzte oholtzan, eta herritar ugari joan da horiek ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide