Anai-arrebak hasi dira sarea ehuntzen

Julene Frantzesena 2022ko ekainaren 3a

Atzegik antolatuta egin zuten atzo topaketa hainbat lagunek, Basazabal jauregian. Adimen urritasuna duten pertsonen anai-arreben figura aldarrikatzeko egitasmoa izan zen, baita bakoitzak bere bizipenak partekatzekoa ere.

Anai-arreben topaketa egin zuten atzo hainbat herritarrek Basazabal jauregian, eta hasi dira dagoeneko sarea ehuntzen. Atzegik antolatuta, adimen urritasuna duten pertsonen anai-arreben papera aldarrikatzeko, bizipenak partekatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten hitzordura joandakoek. Atzegik anai-arreben figura indartzeko hiru saio antolatu ditu, eta horietako bat izan zen atzo Azpeitian egindakoa. 

Anai-arreben topaketak gai hartuta, honako erreportaje hau egin du Aitziber Arzallusek Gipuzkoako Hitzarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide