25. urteurreneko ekitaldia egingo du Ikasberri kirol elkarteak larunbatean

Ihintza Elustondo 2022ko maiatzaren 31

Larunbatean egingo du Azpeitiko Ikasberri kirol elkarteak klubaren eguna, baita 25. urteurreneko ekitaldi nagusia ere.

Azpeitiko Ikasberri kirol elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta urteurren horren ospakizun ekitaldia egingo dute larunbatean. Lehen ibilitako jokalari beteranoek hitzordu garrantzitsua dute larunbat eguerdian Garmendipeko zelai naturalean; 12:00etan hasiko da neurketa. Partida amaitutakoan, mokadua izango da, eta argazki erraldoia aterako dute urteurrenerako atera dituzten kamisetekin. Beraz, urte hauetan guztietan Ikasberrin ibili diren guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi horretara.

Ondoren, aurten ibilitako jokalariak, goizean partida jokatuko dutenak, Ikasberriren sorreran egon zirenak eta beste hainbat kide gehiagok bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean, 15:00retan. Kamisetak banatzen hasita daude, eta nahi dituenak eskuragarri ditu kirol elkarteko norbaiti eskatuz edo sare sozialen bidez harremanetan jarrita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide