Bi urteko etenaren ostean, indartsu itzuli da Xoxoteko Eguna. Eguraldia lagun, eta txistulariek herriko kaleak girotzen zituzten bitartean, 70 lagun inguru elkartu ziren atzo herriko plazan 09:00etan, igoera taldean egiteko. Gero, goian, aterpe ingurua jendez bete zen, Izarraitzeko abiapuntu ezberdinetatik bertaratutako jendearekin.
Meza, tirolina, paella, txalapartariak, trikitilariak, lore eskaintza, domina banaketa… Adin guztietako jendearentzako izan zen zeregina eta entretenimendua. Ospakizunaren biharamunean Lagun Onak MBko kideak "oso pozik" agertu dira "herriko mendizaleontzat hain berezia den eguna berreskuratzeagatik". Ikusi argazki bilduma osoa, hemen.