Koltxoiak eta somierrak behar dituzte Azpeitiko Elkargunean

Ihintza Elustondo 2022ko maiatzaren 18a

Erabilgarriak diren eta etxean soberan dituzten koltxoiak nahiz somierrak Elkargunera eramateko deia egin die Elkar-ekinek herritarrei.

Koltxoien eta somierren eskaera handia izaten da Azpeitiko Elkargunean, etxeetan oinarrizkoak diren bestelako materialekin gertatzen den moduan. Azken asteetan, bi produktu horien gabezia sumatu dute han, eta, horregatik, herritarrei eskaera egin diete: "Etxeetan soberan eta modu onean dauden koltxoiak eta somierrak bildu nahi ditugu Elkargunean datozen asteotan", adierazi du Elkar-ekinek.

Posible balitz, material horiek Elkargunera ekartzeko eskatu diete herritarrei, horrek "asko erraztuko" lukeelako beren lana. Hala ere, ezinezkoa den kasuetan, bila joaten saiatuko direla esan dute.

Elkarguneko ordutegia honako hau da: ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara zabaltzen dugu, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:30era. Harremanetan jartzeko telefonoa, berriz, hau da: 644 96 16 06.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide