Traktoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen

Maialen Etxaniz 2022ko maiatzaren 5a

Azkoitian eta Errezilen maiatzaren 19an egingo dituzte ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT). Azpeitian, aldiz, hilaren 20an.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egiteko aukera izango da maiatzean Azpeitian, Azkoitian eta Errezilen. Azken urteetan bezala, azterketa guneko teknikariak bertaratuko dira eskualdeko herrietara traktoreei azterketa egitera. 

Azkoitian eta Errezilen maiatzaren 19an egingo dituzte azterketa teknikoak. Azkoitian 09:00etan jarri dute hitzordua, Ugarte industrialdearen goikaldean, hain zuzen, 129 zenbakidun atearen aurrean.

Errezilen 13:00etan hasiko dira azterketekin, eta Letea jatetxeko aparkalekuetan egingo dituzte horiek.

Azpeitira hilaren 20an bertaratuko dira azterketa guneko teknikariak, eta bi gune eta ordutan egingo dituzte azterketak: goizean,  09:00etan hasita, Loiolako estazio zaharraren ondoan, eta eguerdian, 13:00etan hasita, Gazteko biribilgunearen ondoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide