Amets Arzallus eta Odei Barroso, Hitzaren Eskolaren ikasturteko azken ekitaldi irekian

Mailo Oiarzabal 2022ko apirilaren 20a

Maiatzaren 7an izango da 'Orandatik Holandara' ekitaldia, eta Hitzaren Eskolako ikasleek ere parte hartuko dute bertan. Joxe Agirre bertsolari zenaren jaiotetxean egingo dute, eta gonbidapenak eskuragarri daude Kulturazen webgunean.

Bateko eta besteko ikasturteak azken txanpara iristear dira, eta Azpeitiko Dinamoa sormen gunean ematen duten Hitzaren Eskolak ere maiatzaren 7an egingo du aurtengo azken ekitaldi irekia. Orandatik Holandara izena eman diote eta, hain zuzen ere, Oranda baserrian egingo dute, Joxe Agirre bertsolari zenaren jaiotetxean. Amets Arzallus, Odei Barroso eta Hitzaren Eskolako ikasleak izango dira protagonistak, eta ekitaldian parte hartu nahi dutenek Kulturaz.eus webgunean eskura ditzakete gonbidapenak.

Maiatzaren 7an, 12:00etan hasiko da ekitaldia Orandan, baina hara igotzeko 11:45ean jarri dute hitzordua antolatzaileek Lasaoko gasolindegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide