Azpeitiko Igarako errotan egin dituzten bisita gidatuen balorazio positiboa egin dute

Mireia Galarza eta Ihintza Elustondo 2022ko apirilaren 18a

Ostegunetik igandera, bisita gidatuak egin dituzte Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko.

Aste Santuko egunetan bisita gidatuak egin dituzte Igarako errotan, Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta. Sustatzaileek azaldu dutenez, jende ugari bertaratu da egunotan Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikustera: uraren indarra aprobetxatuz, arto irina egiteko baliatzen dute errota. Maiatzaren 8an ere bisitatu ahal izango da Igarako errota.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide