Iñaki Segurola Ogrue (Azpeitia, 1962) idazlea, filologoa eta hiztegigilea hil da. Batik bat, hiztegigintzan eginiko lanagatik da ezaguna Segurola Euskal Herrian. Urteak egin ditu Orotariko Euskal Hiztegian lanean, baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991n.
Hainbat liburu idatzi zituen bere ibilbidean: azkena, iaz, Koiteretzia eleberri dialogikoa (2021, Alberdania). 2005ean kaleratu zuen aurrena, Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (Alberdania) saiakera, eta haren atzetik, Nere gorringotik (2008, Alberdania), Arrazoia ez dago edukitzerik (2012, Alberdania) eta Sed quia sua (2020, Erein).
Zenbait hedabidetan ere kolaboratu izan du; besteak beste, iritzigile aritu zen Urola Kostako Hitzan, eta Euskadi Irratian kolaboratu zuen orain gutxira arte.
Uztarriak elkarrizketa zabala egin zion 2018ko maiatzeko aldizkarian; hemen irakur daiteke.
Agur zeremonia bihar –larunbata– egingo diote, 19:00etan, Azpeitiko Funeraria Carmonako agur aretoan.