Zumba Familian saioa egin dute Azpeitian

Mailo Oiarzabal 2022ko apirilaren 9a

40 bat lagun elkartu dira gaur igerilekuko azken solairuan zumba ikastaroetako haurrei eta haien senitartekoei zuzendutako ekintzan parte hartzeko.

Azpeitiko Kirol Patronatuaren umeentzako zumba ikastaroetan ibiltzen diren hainbat haur eta haietako bakoitzaren etxeko bat, zumba eginez eta jolasean elkarrekin ondo pasatzeko ekintza. Hori zen plana gaur goizean Azpeitiko Udal Igerilekuan, eta asmoa bete dute.

40 bat lagun elkartu dira igerilekuko azken solaituan 10:00etatik aurrera, musikaren erritmora eta irakaslearen esanetara zumba koreografiak osatuz gorputza mugitzeko, Zumba Familian ekintzan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide