Euskaldun berrien ahotsak hitzaldia antolatu du Elkar-ekinek Korrikaren bezperetarako. Hain zuzen, apirilaren 5ean egingo dute solasaldia Azpeitiko Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. Bertan, munduko hainbat txokotatik Azpeitira edo inguruko herrietara etorritako bost pertsonen testigantzak entzuteko parada izango da; Tarana Karim (Azerbayan), Pablo Vazquez (Soria), Alice Golfart (Brusela), Michaela Fortoba (Txekia) eta Jaqui Guzman (Honduras) arituko dira hizlari lanetan, eta euskara ikasteko bidean izan dituzten eta izaten ari diren bizipenak partekatuko dituzte hitzaldira bertaratzen diren herritarrekin.
"Zergatik erabaki zuten euskara ikastea, zein metodologia erabili duten horretarako, bidean zein zailtasunekin topo egin duten eta euskarak zer eman dien kontatuko dute, besteak beste", aurreratu du Elkar-ekinek.