Iñurri elkarteak minbiziaren bueltako ekitaldi solidario bat antolatu du martxoaren 25erako Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita, eta Urola Kostako Hitzak ekitaldirako bi sarrera zozkatuko ditu bere harpideen artean. Elkarteak azaldu duenez, minbiziak "inposatzen duen isiltasuna" hausteko eta "tabuak azaleratzeko" antolatu dute ekitaldia. Tabuen kutxa solidarioa izenburupean, elkartearen aurkezpena, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izango dira egun horretan.
Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena, eta harpideek asteazkeneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Urola Kostako Hitzak.