Azpeitiko Dantzaki eskolako dantzariek bost sari nagusi lortu dituzte aretoko dantzen Espainiako Txapelketan

Nerea Uranga 2022ko martxoaren 13a

Uxoa Ibarreta azpeitiarrak eta Aritz Fernandez zumarragarrak salsan eta bachatan lortu dute lehen postua; Juan Carlos Garcia azkoitiarrak eta Ines Izagirrek, berriz, bachatan, chachachan eta salsan.

Areto dantzen Espainiako txapelketan parte hartu zuten atzo, larunbata, Fuenlabradan (Madril) Azpeitiko Dantzaki dantza eskolako hainbat dantzarik, eta bost sari nagusi ekarri dituzte handik. Adineka banatuta jokatzen da dantza txapelketa, eta Uxoa Ibarreta azpeitiarrak eta Aritz Fernandez zumarragarrak 18 eta 30 urtekoen artekoetan bi lehen postu eskuratu zituzten: salsakoa eta bachatakoa.

Azpeitiko areto dantza eskolako Juan Carlos Garcia azkoitiarrak eta Ines Izagirrek, berriz, hiru lehen postu lortu zituzten 50 eta 60 urtekoen arteko Espainiako lehian. Bikote hori nagusi izan zen bachatan, chachachan eta salsan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide