Azpeitiko gaztetxoak, danborradan parte hartzeko desiratzen

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2022ko martxoaren 11

Danborradan parte hartuko duten taldeek asteazkenean egin zuten lehen entsegua, eta beren sentipenak azaldu zituzten zenbait ikaslek nahiz irakaslek. Guztiek nabarmendu zuten gauza bat: ilusioz gainezka daudela.

San Sebastian datetatik aparte, igandean egingo dute haurren danborrada. Asteazkenean egin zuten danborradan parte hartuko duten taldeek lehen entsegua, eta guztiek nabarmendu zuten gauza bat: ilusioz gainezka daudela. Beren sentipenak azaldu zituzten Gloria Larramendi Juan Antxieta musika eskolako irakasleak, Jon Olazabal Iraurgi Ikastetxeko ikasleak, Elene Unanue Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak, Naia Aranaga Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak eta Maite Juaristi Itsasiko kideak.

Herriko gaztetxoek gaur egingo dute danborradarako azken entsegua, 16:00etatik 16:45era bitartean, Izarraitz pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide