Aste honetan egingo dituzte Azpeitiko haurren danborradarako entseguak

Julene Frantzesena 2022ko mar. 7a, 12:16

Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 16:00etatik 16:45era bitartean egingo dituzte entseguak, Izarraitz pilotalekuan. Igandean, martxoaren 13an, izango da umeen aurtengo danborrada.

Igandean izango da San Sebastian jaietan bertan behera utzi zuten umeen danborrada, eta aste honetan bertan egingo dituzte harako entseguak. Kaleko danborradan parte hartuko dute gaztetxoek asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egingo dituzte saioak Izarraitz pilotalekuan, 16:00etatik 16:45era bitartean. Ohiko moduan, ikastetxeetatik joango dira entseatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide