Diana eta zezena, Azpeitiko karnabalen azken egunari ongietorria egiteko

Maialen Etxaniz eta Gorka Eizagirre 2022ko martxoaren 1a

Gaur goizaldean, dozenaka eta dozenaka herritar ibili dira kalean gora eta behera "hementxen dala" abestuz, Udal Musika Bandaren atzetik. Gero, ohikoa denez, sokamuturra izan da.

Igandeaz geroztik, festak ez du etenik izan Azpeitian, eta herritarrek festarako gogoa zutenik ezin da uka. Horren erakusle dira gaur goizeko goiz eresiak utzi dituen irudiak. Dozenaka eta dozenaka herritar ibili dira kalean gora eta behera "hementxen dala" abestuz, Udal Musika Bandaren atzetik. Gero, ohikoa denez, sokamuturra izan da.

Festak ez du atsedenik hartzen, baina karnabalak hasi dira azken txanpara iristen. Dena den, oraindik izango da zer gozatua gaur arratsaldean. Izan ere, sokamuturra, haurrentzako Piraten istorio bat emanaldia, Irulitxa txarangaren kalejira eta suzko zezena izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide