Nekazaritza Politika Bateratu berriari buruzko hitzaldi bana emango du ENBAk Aian eta Azpeitian

Aitziber Arzallus 2022ko otsailaren 16a

Aiako hitzaldia ostiralean izango da, kultur etxean, 11:00etan hasita; Azpeitikoa, berriz, datorren asteazkenean, Sindikatu Zaharrean, 15:00etan hasita. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 'gipuzkoa@enba.eus' helbide elektronikora idatzita edo 943-65 01 23 telefono zenbakira deituta.

2023etik 2027ra nekazaritza arloan indarrean izango diren politika ildoak finkatzen ditu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformak. Europako Batasunaren ikurretako bat den nekazaritza politika berriari buruzko hitzaldi informatibo sorta antolatu du Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA). Hitzaldi horietako bi Urola Kostan emango ditu: bata Aian eta bestea Azpeitian. Aiakoa ostiralean izango da, kultur etxean, 11:00etan hasita; Azpeitikoa, berriz, datorren asteazkenean, Sindikatu Zaharrean, 15:00etan hasita. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-65 01 23 telefono zenbakira deituta.

2022ko martxoan hasiko da PAC-NPB eskabideak aurkezteko sasoia, eta aurtengoa izango da 2014-2020 aldiko azken urtea. Izan ere, 2023. urtetik 2027ra bitartean Nekazaritza Politika Bateratu berria izango da indarrean, Europako Parmamentuak joan den azaroan onartu zuena.

ENBAk, Europako Batasunaren nekazaritza politika berriaren nondik norakoak azaltzea baserritarrentzat interesgarria izan daitekela iritzita, Gipuzkoako zazpi herritan hitzaldi informatiboak emango ditu datozen egunetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide