Gaztetxoak skatean trebatzeko lehen saio irekia egin dute Azpeitian

Mailo Oiarzabal eta Urtzi Oteiza 2022ko otsailaren 12a

Gozatua hartu dute Urola Ikastolako kirolgune estalian elkartu diren 40 bat haur eta gaztetxoek. Martxoaren 5ean egingo dute bigarren saioa.

Gaztetxoak skatean trebatzeko bi saio ireki antolatu ditu Azpeitiko Udalak, eta gaur arratsaldean egin dute lehendabizikoa; hiru aste barru, martxoaren 5ean, egingo dute bigarrena.

40 bat haur eta gazte elkartu dira Urola Ikastolako estalitako kirolgunean, skatea menderatzen ikasten ari direnak batzuk, eta aurrez ondo trebatutakoak ere bai beste batzuk; bi orduz ibili dira aurrera eta atzera, arrapalatan gora eta behera.

Goizean ikastaroa egiteko aukera ere izan dute batzuek; 80tik gora gaztetxo elkartu dira ikastaroan, lau txandatan banatuta.

Hemen, gaurko saioko argazki batzuk:

Eta hemen, bideoan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide