Futbol egokituko topaketa egingo dute hurrengo igandean, otsailak 20, Azpeitian. Gipuzkoako Futbol Federazioak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Lagun Onak futbol taldeak antolatu dute ekimena. Desgaitasun fisiko edo intelektuala duten 8 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako saioa eskainiko dute Garmendipe futbol zelaian, 12:00etan hasita.
Prestakuntza eta sentsibilizazio programa baten ondorio dira topaketak. Sustatzaileen helburua da futbolaren inguruko begirada irekiagoa eta solidarioagoa ahalbidetuko duten elkarbizitza balioak bultzatzea, kirol hori sustatuz eta desgaitasuna duten kolektiboei futbolean jarduteko aukera erraztuz; era horretara, etorkizunean futbol egokituan edota inklusiboan modu egonkorrean parte hartzeko nahiz lehiatzeko espazio bat sortu nahi dute.
Azpeitiko topaketan parte hartu nahi dutenek nahitaez eman beharko dute izena. Horretarako, Gipuzkoako Futbol Federazioaren fgf@