Kirgizistanera bidaia antolatu du udarako Lagun Onak Mendi Bazkunak

Anartz Izagirre 2022ko urtarrilaren 28a

Abuztuaren 8tik 22ra izango da bidaia, eta interesa dutenek Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan.

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkuna ari da dagoeneko udarako zenbait irteera antolatzen, eta horietako baten berri eman dute gaur. Hain zuzen ere, abuztuaren 8tik 22ra bitartean Kirgizistanera bidaia antolatu du mendi klubak, eta trekkinga taldean egingo dute bertan. Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin antolatu dute bi aste iraungo dituen txangoa, eta interesatuek nahiz informazio gehiago behar dutenek, Halconeko kideekin jarri beharko dute harremanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide