Hoi Denk Zirkuaren bosgarren edizioa egin dute Azpeitiko Gaztetxean

Nerea Uranga 2022ko urtarrilaren 15a

Hoi Denk Zirkueren emanaldia ikustera bildutako haur eta helduek gozatu ederra hartu dute ikuskizunean ikusi ahal izan diren diziplina desberdinekin.

Iazko etenaren ondoren, Hoi Denk Zirkuerekin gozatzeko aukera izan dute gaur, 18:00etatik aurrera, Azpeitiko Gaztetxean bildutako haur eta helduek. Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako zirku emanaldiaren bosgarren edizioa Xanti Agirrezabala aktoreak aurkeztu du, eta Iago Magok, Jone Muñekasek, Julen magoak eta Ekain pailazoak parte hartu dute. Hainbat diziplinatako ikuskizunak egin dituzte Gaztetxeko agertokian: magia, malabareak, oihal akrobaziak, dantza...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide