Lapurretak direla eta, herritarrei "adi" ibiltzeko eskatu die Azpeitiko Udalak

Julene Frantzesena 2022ko urtarrilaren 11

Besteak beste, herri bi etxebizitzatan, saltoki batean nahiz kafetegi batean egin dute lapurreta azken asteetan, eta ondorioz, Azpeitiko Udalak kaleetako zaintza "indartu" egin du.

Azken egunotan hainbat lapurreta eta lapurreta saiakera izan dira Azpeitian. Besteak beste, bi etxebizitzatan, saltoki batean nahiz kafetegi batera sartu dira lapurrak azken asteetan, eta ondorioz, Azpeitiko Udalak kaleetako zaintza "indartu" egin du. Erakundeak azaldu duenez, uneotan Ertzaintza eta Udaltzaingoa ari dira gertaera horiek ikertzen.

Halaber, herritarrei "adi" ibiltzeko eta zerbait arraroa sumatuz gero Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu die udalak. Lapurreta susmorik izanez gero, honako telefono hauetara deitzeko eskatu du udalak: 092 (Udaltzaingoa) edo 112 (Larrialdiak).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide