Ehizean ari zen pertsona bat zauritu da istripuz Azpeitian

Maialen Etxaniz 2022ko urtarrilaren 8a

Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, 15:00ak aldera jazo da ezbeharra. Zauritutakoak besoan jaso du tiroa, "oraindik ezagutzen ez diren zehaztapenak tarteko". Istripuaren lekuan zeuden gainerako ehiztariek Urrestillara gertutatu dute zauritutako pertsona, eta handik Donostia ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikopteroan.

Pertsona bat zauritu da gaur arratsaldean, istripuz, ehizean ari zela. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri emandako informazioaren arabera, ezbeharra Aratz Erreka inguruan gertatu da, 15:00ak aldera. Ertzaintzak baieztatu du zauritutako pertsonak besoan jaso duela tiroa, eta azaldu du ezbeharra istripuz jazo dela, "oraindik ezagutzen ez diren zehaztapenak tarteko". Zauritutako ehiztariarekin zeuden kideek deitu dute larrialdi zerbitzuetara, eta haiek Urrestilla ingurura jaitsi dute zauritua. Hara bertaratu dira Ertzaintza, larrialdietako anbulantzia eta Osakidetzaren helikopteroa, eta han artatu dute zauritutako pertsona aurrenekoz.  

Ertzaintzak jakinarazi duenez, "egoeraren larritasunagatik" Donostia ospitalera eraman dute zauritua, eta han dago uneotan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide