'Peru krokodiloa' ikuskizuna izango da etzi Azpeitian

Anartz Izagirre 2022ko urtarrilaren 2a

18:30ean izango da emanaldia Soreasu antzokian, eta sarrerak eskuragarri daude Kulturazen webgunean, hiru euro eta erdiren truke.

Kantu Kolore taldeak Peru krokodiloa ikuskizuna eskainiko du etzi, asteartea, Azpeitiko Soreasu antzokian. 18:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, hiru euro eta erdiren truke. Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduriko proiektuaren zuzeneko emanaldia da, eta honela dio sinopsiak: "Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide