Landetako festak, bertan behera

Ihintza Elustondo 2021eko azaroaren 30a

San Eloi eguna da bihar, festa eguna Azpeitiko Landeta auzoan. Horren harira, hainbat ekintza egitekoak ziren igandean auzoan, baina egungo osasun egoera dela eta, ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute.

Landeta auzoan ospakizun eguna izan ohi da biharkoa, abenduaren 1a, San Eloi eguna. Festa egun horren harira, igandean hainbat ekintza egitekoak ziren auzotarrak; besteak beste, antolatuak zituzten herri kirolak eta zezen txikien saioa. Dena den, egungo osasun egoera dela eta, udalarekin harremanetan jarri dira auzotarrak, eta denen artean erabaki dute hobe dela ospakizun horiek ez gauzatzea, jende pilaketak eta kutsatzeak saihesteko. Horrenbestez, bertan behera utzi dituzte Landetako festak.

Hala eta guztiz ere, auzotarrek ez dute esperantza galdu, eta festa horiek geroago egiteko asmoa dutela azaldu dute. Hain zuzen ere, udaberri aldean egingo dituzte festak, osasun egoerak horretarako aukera ematen baldin badu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide