Lagun Onak Mendi Bazkunak dena prest zuen larunbaterako, baina "pena handiz, eta batez ere arduraz", elkartearen 75. urtemuga ospatzeko antolatuta zuten eguna atzeratzea erabaki dute. 75 Urte Eguna "Lagun Onak osatzen duten guztiekin" ospatu nahi dute, eta egun pandemia dela-eta dauden baldintzekin, "ezinezkoa" iruditzen zaie hori. Beraz, atzeratu egingo dute ospakizun egunaren data. "Baina ez dugu bertan behera utziko: egoera normaldu bezain laster egingo dugu 75 Urte Eguna". Bazkarirako txartela erosita dutenei erositako leku berean itzuliko diete dirua.