Adam Ondra eskalatzailea Azpeitian izango da abenduaren 10ean

Julene Frantzesena 2021eko azaroaren 22a

Abenduaren 10ean eskainiko du solasaldia Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Sarrerak gaur arratsaldetik aurrera izango dira salgai Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Abenduaren 10ean, ostiralez, eskalatzaile ezagun batek bisitatuko du Azpeitia: Adam Ondra eskalatzaileak. Txekiarra 9b+ eta 9c zailtasun mailako bideak eskalatu dituen lehenengo kirolaria da, 9a zailtasuneko ia 200 bide eskalatu ditu, dozenaka domina eskuratu munduko txapelketetan...

22:00etan eskainiko du solasaldia Soreasu antzokian, eta Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak gidatuko du saioa. Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira salgai, Kulturaz.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide