Santa Zezilia eguneko kontzertua eskaini du Azpeitiko Udal Musika Bandak

Anartz Izagirre 2021eko azaroaren 21a

Atzo, larunbata, eskaini zuen kontzertua Azpeitiko Udal Musika Bandak, eta hainbat abesti jo zituzten zuzenean, Unai Frantsesenak gidatuta.

Bihar, astelehena, Santa Zezilia eguna izango da, eta egun horren harira kontzertua eskaini zuen Azpeitiko Udal Musika Bandak atzo, zapatua, Soreasu antzokian. 18:30ean hasi zen emanadia, eta, guztira, zazpi kantu inguru jo zituzten oholtzan, Unai Frantsesenaren gidaritzapean; esaterako, King cotton (John Philip Sousa), Bolero (Maurice Ravel; moldaketa, Jay Bocook) eta Eagle bend (James Barnes). Hainbat herritarrek kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten antzokian.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide