Bihar zabalduko dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021eko azaroaren 17a

Datorren maiatzaren 14an, larunbata, izango da 65 kilometroko ibilbidea duen eta 3.700 metroko maldadun proba. Bihartik aurrera eman ahal izango da lasterketarako izena 40 Miliaken webgunean; federatuek 60 euro ordaindu beharko dute, eta 65 euro federatu gabekoek.

Bihar, osteguna, 18:00etan zabalduko dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan izena emateko epea. Proban parte hartu nahi duten lasterkariek honako lotura honetan eman ahal izango dute izena; federatuek 60 euro ordaindu beharko dute, eta 65 euro federatu gabekoek. Datek aurrera egin ahala, zenbateko hori igotzen joango dela jakinarazi dute lasterketaren antolatzaileek.

Datorren maiatzaren 14an, larunbata, izango da 65 kilometroko ibilbidea duen eta 3.700 metroko maldadun 40 Miliak proba. Ibilbidea zehaztuta dute dagoeneko probaren antolatzaileek; Azpeititik 08:00etan abiatuko dira parte hartzaileak, eta Arroitatik, Sañutik, Gazumetik, Herniotik, Murumenditik, Izazpitik, Hiruharrietatik, Izarraizko Atea parketik nahiz Xoxotetik igaroko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide