Astelehenean hasiko da Baigerak antolatutako Azpeitiko Jubilatuen Astea, baina Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena tarteko ezarri dituen neurriak direla eta, hainbat ekintza ezingo dituztela egin jakinarazi dute jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko kideek.
Azaroaren 28an, igandez, asteari bukaera emateko, 90 urte bete dituzten herritarrei omenaldia egitekoa zen Baigera, baina atzeratu egingo dute hitzordua, "egoera bere onera" itzuli bitartean.