33 lagun ari dira parte hartzen Udazkeneko XXXI. Argazki Rallyan

Julene Frantzesena 2021eko azaroaren 7a

09:00etatik 09:30era bitartean izan da zabalik izen-emate epea Argazki Elkarteak Dinamoa sormen gunean duen egoitzan, eta 13:30ean bukatuko da egitasmoa. Sari banaketa ekitaldia hilaren 27an egingo dute.

Udazkeneko Argazki Rallyaren XXXI. edizioa ari dira egiten gaur, igandea, Azpeitian. Argazki Elkarteak antolatuta, 33 lagun ari dira rallyan parte hartzen. 09:00etatik 09:30era bitartean izan da zabalik izen-emate epea Argazki Elkarteak Dinamoa sormen gunean duen egoitzan, eta 13:30ean bukatuko da egitasmoa. Hain zuzen ere, ordu horretarako pasatuko dituzte edukiak ordenagailuetara argazkilariek.

Parte-hartzaile bakoitzak gaur ateratako 36 argazki aurkeztu ahal izango ditu azaroaren 14a bitartean, eta XXXI. rallyaren sari banaketa ekitaldia azaroaren 27an izango da, Argazki Elkartearen egoitzan. Helduen artean bost sari banatuko dituzte, eta gaztetxoen artean, berriz, hiru.

Aurtengo argazki rallyak izan du berrikuntza bat; Lagun Onak Mendi Bazkunak ez du parte hartu antolakuntzan, eta aurrerantzean, rallya udazkenekoa baino ez da izango –orain arte mendikoa eta udazkenekoa izan ohi zen–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide