Plaza bete jenderekin ekin diete Aristerrazuko erromeriei

Aitziber Arzallus 2021eko azaroaren 2a

Andatza auzoko Aristerrazu plaza bete egin dute Izer eta Alabierrek, denboraldiko lehen erromerian. Hemendik aurrera, asteburuero izango da aukera.

Pandemiak behartutako etenaldiaren ostean, bueltan dira Aristerrazuko erromeriak: atzo, Domu Santu egunez, eman zioten hasiera denboraldi berriari. Izer eta Alabier igo ziren oholtzara, eta dozenaka izan ziren haien doinuetara dantza egin zuten herritarrak. Argi geratu zen jendeak baduela trikitixa gosea, baita festarako gogoa ere. Hemendik aurrera, asteburuero izango dira erromeriak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide