Azpeitiko EH Bilduk antolatuta, Krisi ekologikoa eta etorkizuneko energia hitzaldia izan da gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean, eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak eskaini du saioa. Une honetan pil-pilean dagoen energia ereduaren gaia izan du hizpide Oterok, baita gai horri lotutako beste hainbat auzi ere; esaterako, krisi ekologikoaz, trantsizio energetikoaren erronkez eta kanpoko enpresengan Euskal Herriak duen menpekotasunaz mintzatu da Otero. Hainbat herritar gerturatu da Sanagustinera solasaldia entzutera.