Jose Artetxe kaleko errepidean errei bat itxita izango da astelehenetik aurrera

Julene Frantzesena 2021eko urriaren 14a

Kale horretako 9 eta 15 etxe atarien aurrean azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko obrak gauzatu behar dituzte. Semaforo bidez, txandaka bideratuko dute trafikoa. Bi hilabeteko iraupena izango dute lanek.

Jose Artetxe kaleko 9 eta 15 etxe atarien aurrean azpiegiturak eta zerbitzuak berritzeko obrak gauzatu behar dituzte, eta horregatik, handik igarotzen den errepidean errei bakarra izango da erabilgarri astelehenetik aurrera. Semaforo bidez, txandaka bideratuko dute trafikoa, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide