Minbiziaren diagnostikoak sortutako sentimenduen kudeaketaz hitzaldia izango da hilaren 21ean

Julene Frantzesena 2021eko urriaren 12a

Gipuzkoako AECC elkarteak antolatu du saioa. Miriam Marzquez psikologoak eta Ana Ruiz gizarte langileak eskaini dute solasaldia Basazabal jauregia, 17:30ean hasita. Hitzaldira joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Minbiziaren lehen diagnostikoaren ondoren sortzen diren sentimenduei eta horiek kudeatzeko laguntzari buruzko hitzaldia antolatu du Gipuzkoako AECCk hilaren 21erako, osteguna. Miriam Marzquez psikologoak eta Ana Ruiz gizarte langileak eskaini dute solasaldia Basazabal jauregia, 17:30ean hasita. Dagoeneko eman daiteke hitzaldira joateko izena, honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide