Imanol Rayo: "Estreinaldia berezia izango da, eta hori gustatzen zait filma ere berezia delako"

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2021eko irailaren 27a

Loiolako Basilikak hitzordu berezia hartuko du gaur, Loiolako Inazioren konbertsioa kontatzen duen Iñigo filmaren estreinaldia, hain zuzen. Imanol Rayo zinemagile iruindarraren lana da Iñigo, eta estreinaldiaren atarian harekin elkartu da Erlo Telebista. Filma berezia dela kontatu du zuzendariak, eta estreinaldia Loiolan izateak are bereziago egingo duela uste du.

Loiolako Inazioren konbertsioaren 500. urteurrenaren bueltako ospakizun egitarauaren barruan antolatu dute hitzordua. Aforoa beteta aurkeztuko dute Loiolako Inazioren konbertsioa kontatzen duen Iñigo filma. 

Elkarrizketa eza, argi naturala eta soinuaren birsorkuntza dira 85 minutuko lanaren ezaugarri nagusiak. Ohiko lantaldearekin egin du filma zuzendari iruindarrak, eta Xabier Godino da filmeko aktore bakarra. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide