Gazte bat ospitalera eraman dute zauriekin, borroka baten ondoren, Azpeitian

Mailo Oiarzabal 2021eko irailaren 12a

Amue kalean jazo da gertaera, Zubizar eta Amuko zubiaren tartean, gaur goizaldean.

"Gutxienez buruan" zauriak zituen mutil gazte bat ospitalera eraman dute gaur goizaldean, Amue kalean gertatu den liskar baten ondoren.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 04:30 aldera jaso dute herritar baten deia, Zubizar eta Amuko zubiaren arteko eremuan borroka bat egon dela eta gazte bat lurrean odoletan dagoela azalduz. Poliziak bertaratu direnean, han topatu dute gaztea, zaurituta; anbulantziari deitu, eta Mendaroko ospitalera eraman dute zauritutako pertsona.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide