Zabalik dago balkoietan baratzeak egiten ikasteko Azpeitiko tailerrean izena emateko epea

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 30a

Igandean eskainiko dute ikastaroa, 11:00etatik 12:30era. Parte-hartzea doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Helduei zuzendutako tailerra da aste honetakoa.

Datorren igandean, irailak 5, balkoietan baratzeak egiten ikasteko tailerra izango da Azpeitiko Ekoetxean, 11:00etik 12:30era, eta dagoeneko eman daiteke izena, irailaren 3a bitartean. Parte-hartzea doakoa izango da, baina interesatuek aurrez izena eman beharko dute, 943-81 24 48 telefonora deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, helduei zuzendurik dago igandeko saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide