Etxekalte eta Habi taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean Azpeitian

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 30a

Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioaren barruan eskainiko dituzte bi kontzertu horiek, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako doako gonbidapenak, Kulturazen webgunean. 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta Sanagustin kulturgunean izango dira.

Iraila indartsu hasteko bi kontzertu izango dira zapatuan, irailak 4, Sanagustin kulturgunean. Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioaren barruan, Habi eta Etxekalte taldeak igoko dira kulturguneko agertokira, 19:00etan hasita, eta dagoeneko eskura daitezke emanaldirako doako gonbidapenak, Kulturazen webgunean.

Etxekalte taldea rock alternatiboa egiten duen Bermeoko (Bizkaia) taldea da, eta Unai Irisarrik, Jon Andoni Juarezek, Iker Etxebarriak eta Iñaki Olondok osatzen dute. 2019. urtean Gure hizkeran deituriko lana kaleratu zuten. Habi, berriz, Villabonako (Gipuzkoa) taldea da, eta rock estiloko abestiak egiten dituzte horiek. 2018. urtean sortu zuten Jon Ander Artolak eta Yeray Gasconek, eta ordutik, bi disko plazaratu dituzte; Koloreak deitzen da beren azken lana.

Hona hemen Etxekalte eta Habi taldeek batera ondutako Arimak abestia:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide