Abuztuaren 23tik 27ra, Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) unibertsitateko kideekin ikerketak egin ditu Antxieta Arkeologia Taldeak Erlo mendiko aztarnategi batean, eta beraiekin lan egitea "ohore" bat izan dela nabarmendu dute. "Izaro Quevedo arkeologoa zuzendaritzan eta Manuel Rojo arkeologian katedraduna bere hainbat urteko jakinduria irakasten izan ditugu, 2021/2022ko proiektu ausart honi hasiera ematen. Ikasketa benetan magikoa izan da", nabarmendu dute.
Dronearekin, fotogrametria eta erresoluzio handiko topografia edo sedimentologia eta palinologia lagin bilketak eta abar. egin dituzte bertan, eta irailean jarraituko dute lanekin Antxieta taldearen laguntzarekin.
Honako lotura honetan ikus daitezke ikerketa horietak ateratako argazkiak.