Lagrimas de Sangre taldeak kontzertua emango du ostiralean Azpeitian

Anartz Izagirre 2021eko abuztuaren 24a

Kataluniako taldea 20:00etan igoko da Soreasuko agertokira. Oraindik ere eskuragarri daude emanaldirako txartelak Kulturazen webgunean, hemeretzi euroren truke.

Lagrimas de Sangre musika taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 27, Soreasu antzokian. Kataluniako rap taldearen emanaldia ikusteko sarrerak eskuragarri daude oraindik Kulturazen webgunean, eta hemeretzi euroren truke eskura daitezke horiek. 20:00etan hasiko da kontzertua.

2006. urtean sortu zen Lagrimas de Sangre, eta, ordutik, hainbat disko kaleratu dituzte. Taldeak azken lana 2019an kaleratu zuen, Vertigo izenburupean; kontzertuan beren azken diskoko kantuak zein bestelakoak entzuteko aukera izango dute herritarrek. Egun, bost taldekidek osatzen dute taldea: Neidos, Still III, Microbio, Acid Lemon eta Ramon Anglada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide