Epaileak aske utzi du igandean genero indarkeria delituagatik atxilotu zuten gizona

Julene Frantzesena 2021eko abuztuaren 18a

Astelehenean deklaratu zuen hark Azpeitiko epaitegian, eta astelehenean bertan utzi zuen aske epaileak. Dena den, Hitzak ezin izan du baieztatu epaileak badaezpadako neurririk edo kargurik ezarri al dion gizonari.

Urola Kostako Hitzak jakin ahal izan duenez, epaileak aske utzi du Ertzaintzak igandean genero indarkeria delitua egotzita Azpeitian atxilotu zuen gizona. Astelehenean deklaratu zuen hark Azpeitiko epaitegian, eta astelehenean bertan utzi zuen aske epaileak. Dena den, Hitzak ezin izan du baieztatu epaileak badaezpadako neurririk edo kargurik ezarri al dion gizonari.

Atzo, asteartea, dozenaka lagunek kasua salatzeko elkarretaratzea egin zuten plazan, Urola Erdiko Itaiak deituta. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean gauzatu zuten kontzentrazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide